SKABIDEAN - Ama (HAU ERREPIKAEZINA IZAN DA 2024)
Skabidean Taldea Skabidean Taldea
3.13K subscribers
2,319 views
55

 Published On Sep 1, 2024

Abestia / Tema: Ama
Albuma / Album: Hau Errepikaezina Izan Da
Musika eta letra: Skabidean
Bideoaren grabazioa eta edizioa: Irene Monreal
Zuzendaria: Antonio Iriarte
Dantzaria eta dantzaren sortzailea: Amaia Martínez
Ekoizleak: Skabidean eta Oskarbi Argitaletxea
Grabaketa Nafarroako Antzerki Eskolan
Musikaren grabazioa, nahasketa eta masterizazioa / Grabación, mezcla y masterización de la música: Kaki eta Martxel Arkarazo (Garate Studios, Andoain).

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Taldearen zuzeneko kontaktua / Contacto directo del grupo: [email protected] edo 688757065
Instagram: https://www.instagram.com/skabideanta...
Facebook:   / skabidean  
Twitter:   / skabideantaldea  


LETRA [EUS]

Asteburuko ametsak buruan,
sentitu nintzen hilezkor
esku zarta artean.
Lasaitasuna neukan bularrean,
bere besarkadaren esperoan.

Euria barra-barra
kotxe barruan,
zirudien txaloen zarta.
Hesteetatik egin nuen hasperen
zigarroaren kea botatzean.

Telefonoaren hotsak,
aitaren ahotsak,
goibeldu zuen
nire bihotza.

Bizitzaren erdibidean
aurkitzen zinen,
ohatzean botata
mirariaren esperoan.

Medikuen laguntza,
etxekoen bultzada.
Egun horien zalantzak
ilundu dit fatxada.

Zure ezpainek ez zidaten
ezer esaten.

Begiak ziren hiztun
isiltasunaren logelan.

Ferekak ferekak dira
nahiz eta ez jabetu.
Halabeharrez,
laztanak laztanak dira.

Urki zaharrak bezala
ekaitza heltzean
baliteke tolestea
baina inoiz ez apurtzea.

Ez egin negar,
hemen zaude nirekin.
Zelaian etzan
bizitakoari buelta eman.


LETRA [CAST]

Con los sueños del finde en mente,
me sentí inmortal
entre aplausos.
Sentía la tranquilidad en el pecho,
a la espera de su abrazo.

Llovía a mares
dentro del coche,
parecía una tromba de aplausos.
Suspiré desde las entrañas
al echar el humo del cigarro.

El sonido del teléfono,
la voz de mi padre,
entristeció
mi corazón.

En la encrucijada de la vida
te encontrabas,
tirada en la cama
esperando al milagro.

La ayuda de los médicos,
el impulso de los de casa.
La incertidumbre de esos días
me ha oscurecido la fachada.

Tu labios no me decían nada.

En la habitación del silencio hablaban los ojos.

Los mimos son mimos
aunque no los sientas.
Por lo tanto,
las caricias son caricias.

Igual que los viejos abedules
cuando llega la tormenta,
puede que te dobles
pero nunca te romperás.

No llores,
estás aquí conmigo.
Túmbate en el campo,
dale la vuelta a lo vivido.

show more

Share/Embed