JON MAIA - KANTU HAU KANTATU
Elkar Musika Elkar Musika
15.8K subscribers
29,805 views
437

 Published On Dec 20, 2022

JON MAIA - KANTU HAU KANTATU
-------------------------------------------------------
Oskorrik ez balu Aresti grabatu
Letek bizigaia izar bilakatu.
Lourdes Iriondo ez balitz ausartu
izebak ez balit zinta hura pasatu

ez balitz Hertzainak, ez balitz Kortatu
Lujanbio ez balitz Maialeneratu
Xalbador ez balitz txistutan altxatu
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu

Eta Amurizak ez balu
predikatu
gaur milaka gara
haseran lau katu
aita hil akatu
izan ez bagenu barkatu
baina atzerago, geratu

Gernika ez balute bonbardeatu
eta Euskal Herria militarizatu
hildakoak izen gabe lurperatu
hizkuntza, jendea zigortu, zanpatu

haurrak umilatu
herri bat ukatu
ipuin eta kantu
denak debekatu
zituzten lurrera
ez bagenu migratu

nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
aurreko guztia ez balitz gertatu
Kausalitateak
bidegurutzeak, ateak

Ez balute hitz egin nahiz ta debekatu
Ez balute sortu nahiz ta ez kobratu
ez balute amestu, ez balute asmatu
ez balitz bertso bat zauri haien patu

maite dudan eran ez banu maitatu
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
aukera izanik, ez banu hautatu
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
ez banu Barkoxe gauez bisitatu
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
ez banintz uharte hartan ontziratu
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu

Kausalitateak
erabakien kateak

ez banintz ausartu
ta mugak behartu
nahiz ta hanka sartu
lehen bertso hura
ez banu bukatu…
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu

ez balitz haizea kolpera aldatu
ez banu aurkitu, nahiz ta ez bilatu
ez banintz infernu zulora bajatu
ez banu hainbeste aldiz frakasatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu

etsi izan banu, ez banintz bueltatu
beti bera banintz, ez banintz aldatu,
probatu ez banu nahiz ta ez gustatu
ta inork ez balit eskurik luzatu?
barruan neukana ez banu kontatu
jarritako marra ez banu pasatu
ez banintz sumendi, ez banintz olatu
negurik ezean ezin da loratu

Zein da Lauaxeta
ta Garcia Lorca
Cesare Pavese, Pello Errota
Bilintx, Ayamonte, Bertold Brecht
zortziko txikia, hip hopa
gaztetxea, plaza, bertsoa, rocka
batzen dituen bizipen puzzlea
lotzen dituen soka

alabak, lana, borroka
eta asteburuero herrien errota
Ondarru, Arantza, Zestoa, Algorta,

bota, bota, bota
Kantatu, kantatu, kantatu

ez balitz aurreko guztia gertatu…
ez balitz haizea kolpera aldatu
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu….
-----------------------------
Hitzak: Jon Maia
Musika: Nacho Soto
Koroa: Elizondoko Abesbatza Ttipia
Maïmouna Fofana
Musikariak:
Txeloa: Pello Ramirez
Akordeoia: Gorka Hermosa
Teklatuak eta pianoa: Nacho Soto
Biolina: Martin Kortaberria
Perkusioak: Nerea Quincoces
Bideoko partaideak:
Elizondoko Abesbatza Ttipia
Maïmouna Fofana
Bideo zuzendaria: Jon Maia
Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon
Edizioa: Mikel Fuentes
Grabaketa estudioa: Elkar Estudioa - Victor Sanchez
--------------------------
Kantu honek garenari buruz hausnartzen du, Jon Maiaren begirada pertsonaletik, galdera batetik abiatuta: Nola iristen da Jon kantu hau kantatzera? kausalitateen eta kasualitateen ondorio gara, gure aurrekoek egindakoen ondorio, gertakizun historikoena, erabaki pertsonalena eta nola ez, zoriarena. Errima bakarrean txirikorda eta konkatenazio bihurri bat osatzen duen kantu berri bat
-------------------------

show more

Share/Embed