Bizitza joan, bizitza ihes |
Ekida Ekida
634 subscribers
27,514 views
375

 Published On Apr 29, 2022

Maiatzaren Lehenean kalera aterako gara «Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen» lelopean Kontseilu Sozialistek deitutako mobilizazioetan.

Bizitza joan, bizitza ihes (Jatorrizkoa: Jacques Marchais)
Antolakuntza, moldaketa eta ekoizpena: EKIDA

Bizitza joan, bizitza ihes
Egunero egonezinez
Gorri zein gris, eskuin-ezker
Gure iraultzaz ez da ezer

Lanak ordain eta lanak hil
Denbora merkatuan dabil
Lan-denbora ez da itzuliko
Denbora galduz gara hilko

Maitatzeko begiradak
Gauzen mundu baten isladak
Ez ametsik, ez egiarik
Irudiak ez besterik

Hildakoak, gosedunak
Lehenetik datozkigunak
Dena berdin eta hala ere
Dena hasi da berriz ere

Erre bitez kabi denak
Jabeenak, polizienak
Haize-ekaitzek dakartzate
Egun alaiak hil arte

Guri beha den fusila
Jarri zapaltzaileei begira
Nagusiei, Estatuari
Gutaz probesten denari

show more

Share/Embed