Galdera Guztiak - Ganibet x Ziztada (Gazteon eskutik 2024)
Ernai Gazte Antolakundea Ernai Gazte Antolakundea
1.32K subscribers
22,944 views
237

 Published On Mar 4, 2024

Abesti hau Ernai gazte antolakundeak "Gazteon Eskutik 24'" ekimenerako grabatutako eta ekoitzitako pieza musikala da. Ganibet eta Ziztadaren arteko abesti kolaboratiboa duena oinarri.
_
Ekimerako Informazio gehiago eskuratzeko
  / gazteoneskutik  
  / gazteoneskutik  
sareen bidez lortu dezakezue edo Ernairen webgunean.
_
Bonoak eskuragarri:
https://bibe.me/ekitaldiak-ernai-gazt...
_
_
Letra:
Eguna dator egunaren atzetik
Bizirautea daukat kondenatzat
Inertziaz aurrera noan bitartean
Porlanak ito dizkit ametsak
tik-tak, erlojuaren tik-tak-ak min egiten dit ta
nire denbora jadanik ez da nirea;
“izan zaitezke nahi duzuna” esan zidaten baina
beraiek nahi dutena bilakatu naiz

Inoiz iristen ez den geroa itxoiten oharkabean urruntzen hasi zait oraina
Erantzun nahi ditudan galdera guztiak kaleetako hormetan marraztu dituzte.

Zergatik onartu ezarri dutena?
Zergatik ez bota sutera dena?
Mundu zahar honen errautsetatik
Loratu badaiteke udaberria.

Itxaroten jakin behar dela esan dute
Egoera noiz aldatuko den zain
Ez gara gu nahi dutena gara
Ingurura begira konturatu naiz

Lokatzetan igaro ditugu hainbat urte
Gaur lehortuz bihar ere gaude blai
Gazteon eskutik ez bada nola bestela?
Loratzeko banaka ez bagara gai

Udaberria
loratzen hasi da landatu den hazia
Gure bizitzek orain duten merezia
Apurtu atzo lotu gintuen hesia
Altxatu herria

Erantzun nahi ditugun galdera guztiak kaleetako hormetan marraztu ditugu.

Zergatik onartu ezarri dutena?
Zergatik ez bota sutera dena?
mundu zahar honen errautsetatik.
loratu badaiteke udaberria.

show more

Share/Embed